Euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

Patxi Zubizarreta idazleak egin digu bisita Elgoibar Ikastolara. Atlas Sentimentala liburuaren aitzakian, idazlea eta bere lana hobeto ezagutzen saiatu gara.




Mila gau eta bat gehiago kontakizuna euskaratua dauka Patxik. Hara guk egin diogun beste bertsio bat:


2015(e)ko urtarrilaren 25(a), igandea

2. Unitatea. Sentimenduen inbentarioa

Zergatik idazten zuen galdetu zioten Itxaro Bordari, eta hara zer erantzun zuen:

“Ba ote dakigu zergatik egiten ditugun gauza batzuk? Betidanik idatzi izan dut, haurra nintzenean ere, orduan niretzat hatsaren hartzea bezala da. On egiten dit, baketzen eta noizbehinka edertzen nau eta mundua ulertzen laguntzen dit. Idaztea azkenik nire bakartasun sentimendu konjenitalaren justifikatzeko baliatzen dut, bakartasun horren muinetik balizko irakurlea gozatzeko aukera hazten zaidalarik”.


Idazteak on egiten omen dio, baketzen omen du eta edertu ere noizbehinka. Ideia horiek bildu nahi ditu Sentimenduen inbentarioak, nolabait ere, "Sentitzen dudalako naiz", "Bihotzeko hitzak" eta "Ahotsa bihotzari" dioenean. Izan ere, unitate honetan xede nagusi izango dira norbera izaten oinarrizko konpetentzia metadiziplinarra eta gure arloko konpetentzia literarioa. Baina beste asmo bat ere bada horren azpian: ikasleek, haien sentimendu, bizipen eta ametsetatik abiatuta, istorioak asmatu ditzatela.
Arreta, hitzak eta ahotsak jarriko dizkiegu gelan eta norberagan pil-pilean dauden sentimenduei. Sentimendu diogunean, hor sartuko ditugu sentitzen ditugun emozio, pasio, maitasun… egoera emozionalarekin oso lotuta dauden guztiak. Nork bere sentimenduak atzeman, ulertu eta adierazteko, sentimenduak adierazten dituzten testu poetikoak ulertzeko, eraldatuz sortzeko eta ozen irakurriz birsortzeko… Idatzi, ozen irakurri eta dramatizatu. Bakarka arituko gara, nor bere bihotzarekin eta buruarekin; binaka, talde txikietan eta talde handian.

Sentimenduak, norberaren sentimenduak, lurralde pribatua dira. Hala ere, unitate honetan, sentimenduak ez direla ezkutatu beharrekoak adierazi nahi dugu, barru-barrukoak izanagatik ere. Inor partekatzera behartu gabe, sentimenduak partekatzeko tarteak eskaintzen dira, eta horretarako momentuak bilatu beharko lirateke gelako jardunean. Modu lasaian, errespetu osoz eta giro atseginean aritzeko, gela ahalik eta hoberen egokitzen saiatuko gara.

Sentimenduen inbentarioa

2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

Euskara Dbh 1. maila

Ikasiaz bat, beste hainbat ekintza gauzatuko ditugu ikasturte honetan, besteak beste...


  • Lehengo unitatean, Euskal Herriko beste ikastetxe bateko adinkideekin elkartrukea egingo da posta elektronikoa erabiliz. Proeiktu honek lagun berri bat egiteko aukera emango die gure ikasleei, hizkuntza baliabideez gain (galdera eta erantzunetan modu egokian aritzea, deskribapenak egiten jakitea...) giza trebetasunak ere probatuz. Elkarrekin bizi(hi)tza etiketa gure gela beste ikastetxe horietara hedatzeko asmoz sortu dugu, lehen kontaktu gisa.

  • Bigarren unitatea barneko kontuekin etorriko da gehiago. Sentimenduen inbentario bat egitea eskatuko digu, horretarako eguneroko baten idazketan murgildu beharko direlarik gure ikasleak. Sentimenduak idazteko deskubritu egin behar ordea. Ez da nahikoa izena jartzearekin: sentimenduok zer diren eta nola bizi ditugun arretaz aztertzeko gonbita luzatzen digu unitate honek. Eguneroko oso espezialak atera daitezke... ezin erakutsi blogean, ordea, eremu pribatukoak baitira...!

  • Hirugarrenik, kazetari bihurtuko ditugu ikasleak. Zaharrak berri unitatean, tradiziotik datozen kontu eta ohiturak gaurkotzea eta horien gaineko erreportaia egitea eskatuko diegu. Taldeka aritu beharko dira, guztion artean aldizkari bat sortuko badute. Hemen ez dute aitzakiarik izango beraien lanak blogean erakusteko...

Hasteko, ikus dezagun aurten irakur daitezkeen liburu batzuen zerrenda bat:



Ez ahaztu hauxe izango dela erabiliko dugun irakurketa-fitxa: