Natur etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Natur etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko martxoaren 12(a), osteguna

Natur 3.Unitatea

NATUR DBH 1

Hirugarren unitatearen izenburua, Bizidun ugari naturaren opari da.


  

DBHko azken unitate didaktiko honetan, ikasleak ikerketa bikoitza egitea proposatzen dugu: lehenik, gizakiaren bizi-ohiturek bizidunengan duten eragina aztertuko du, eta, bigarrenik, gizakion bizi-funtzioetan duten eragina ondorioztatzen saiatuko da ikaslea.Beraz, bizi-ohiturek bizi-aniztasunarekin eta bizi-funtzioekin dituzten kausa/ondorio erlazioa azaltzeaz gain, erlazio horiek justifikatu adierazi beharko ditu ikasleak.
Unitatean zehar, ikasleak hainbat euskarritan emandako informazioa aztertuko du(testuak, bideoak…), eta, gaiaren inguruko ezagutzaz baliatuz, bizidunak deskribatuko ditu, eta finkatuko diren hainbat irizpideren baitan sailkatuko.
Indagazio zientifikoaren eta esperimentazioaren baliabideak erabiliz,ikerketaren helburuari lotutako hainbat gaireninguruan (bizidunen oinarrizko egitura, izaki mikroskopikoak, bizi-ohituren eragina bizidunen dibertsitaetan eta gizakion bizi-funtzioetan, elikagaien osagaiak…), hasierako hipotesia baieztatzeko edo ukatzeko beharrezkoak diren datuakeskuratu eta erregistratuko ditu ikasleak, esperimentazioa, behaketa, elkarrizketa eta hainbat euskarri erabiliz jasotako informazioaren bidez.
Beraz, ikasleak egin beharko dituen ikerketei lotutako helburuak eta metodoak pentsatuz, helburu horiekin lotzen diren metodo zientifikoaren urratsak garatuko ditu. Hainbat esperimentu lantzeko, laborategia erabiltzea proposatzen dugu, eta behaketak egiteko, bertako materiala erabili beharko du ikasleak(mikroskopioa…). Esperimentazioaren bidez eskuratuko diren datuak erregistro-fitxetan bildu beharko ditu ikasleak,

Gai hauek landuko ditugu:

Bioaniztasuna
·          Faktore eragileak
 Izaki bizidunen ezaugarriak
 Deskribapena:
·          Deskribapen-kategoriak:
-          Zelula mota
-          Ehunak
-          Elikadura mota
-          Organismoa
-          Espeziea
 Izaki bizidunen erreinuak
·          Moneroak
·          Protoktistoak
·          Onddoak
·          Landareak
-          Landare loredunak eta lore gabeak
·          Animaliak
-          Ornodunak eta ornogabeak
 Desagertzear dauden espezieak
Indagazio zientifikoa
·          Ikerketaren helburuari lotutako gaiak
-          Bizidunen oinarrizko egitura
-          Izaki mikroskopikoak
-          Euskal Herriko Parke Naturalak
-          Bizi-ohituren eragina bizidunen aniztasunean
-          Elikagaien osagaiak
-          Zarata

Bizi-ohituren eragina bizi-funtzioetan

2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

NATUR DBH 1

Bigarren unitatearen izenburua LURRA, ETENGABE ALDATZEN ARI DEN PLANETA da.





DBHko bigarren unitate didaktiko honetan, ikasleek Geologiaren gaiari lotutako indagazio zientifikoaren urratsak lantzen jarraitzea proposatzen dugu, eta ikerketarako ematen diren galderen inguruan, informazio-iturrien fidagarritasuna eta baliagarritasuna aztertuko dute. Prozesu horretatik jasotako datuak erregistratu eta biltegiratuko dituzte ikasleek. Iturrien miaketa egiteko, ezinbestekotzat jotzen ditugu baliabide digitalak, horretarako emandako irizpideak erabili beharko dituztelarik.
Ikasleek lortutako datuak bildu ondoren, landutako oinarrizko kontzeptuak emandako eskemen baitan sailkatuko dituzte, eta erlazionatu elkarren artean. Eskuratu, erregistratu eta irudiztatutako informazioan oinarrituta, ahozko diskurtsoa sortu beharko dute, lexiko egokia erabiliz eta azalpena osatzeko bitarteko digitalak sortuz eta erabiliz.
Beraz, Geologiari lotutako gaien inguruko galderak eginez, horiei dagozkien erantzunak jaso eta erregistratu ondoren, ahoz komunikatuko dituzte horiek, aurkezpen digitalak erabilita.







Hori dena lortzeko hauek landuko ditugu:

-Ikerketarako informazio-iturrien fidagarritasuna eta baliagarritasuna.
-·       Erliebea
·       Lurraren barneko egitura
·    Harrien ezaugarriak eta sailkapena:
-   Harri magmatikoak
-   Harri sedimentarioak
-   Harri metamorfikoak
·       Eragile geologikoak:
·       Kanpokoak
-   Higadura, garraioa eta sedimentazioa
-   Paisaia
·    Barnekoak
-   Lurrikarak (mendiak)
-   Sumendiak
Mendilerroak
·       Aurkezpen digitala
·       Ahozko komunikazioaren planifikazioa

Mineralak eta metalak

2014(e)ko urriaren 18(a), larunbata

NATUR DBH 1


Lehenengo unitatearen izenburua OINAK LURREAN UNIBERTSOAN BIDAIATZEN DUGU da.
 

Unitate didaktiko honetan unibertso misteriotsua ikertzen arituko gara. Bide batez, unibertso hori ezagutzeko dugun jakin-mina baliatu, galderak formulatu, gure ezagutza zabaldu eta, uste gabe, aditu izateko bidean jarriko gara, egindako galderei guk geuk erantzuteko gai bihurtuko baikara.


Hori dena lortzeko hauek landuko ditugu:Ikerketa-galderen egokitasunaren
ezaugarriak. Unibertsoaren osagaiak. Astroen mugimenduak. Mugimenduren ondorioak. Unibertsoaren osagaiak:  Galaxiak, izarrak , planetak, asteroideak eta kometak.
Eguzki-sistema:egitura, planetak eta sateliteak.