Matematika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Matematika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko martxoaren 12(a), osteguna

Matematika 3.Unitatea

 MATEMATIKA 3. UNITATEA

Unitatearen izenburua: NOLAKO ITXURA HALAKO ERABAKIA
Gizakia bere ingurunean bizi da, eta ingurune horrek hainbat eta hainbat ezaugarri ditu. Horietako asko formarekin, neurriarekin eta kokapenarekin lotutakoak dira. Ingurune hurbila arretaz aztertzen badugu, forma ugarirekin egingo dugu topo, horietako asko lauak dira, baina beste askok hiru dimentsio dituzte. Forma horiek neurri zehatzak dituzte, eta neurri horiek askotariko magnitudeen bidez adierazita daude. Magnitudeak neurtu egiten dira, eta neurri horien berri emateko ezinbestekoa da konparatzeko eredu bat erabiltzea; unitatea, hain zuzen ere. Gaur egungo gizartean eredu komun batzuen beharra gero eta nabarmenagoa eta garrantzitsuagoa da; ingurune hurbila zabaltzen ari da, eta lehen urrun sentitzen genituen herrialdeak, gaur egun hurbil daude, gero eta hurbilago. Hori dela eta, ezinbestekoa da mundu osoan neurriari buruzko erabaki komunetara iristea; gainerakoan, nola ulertu elkarrekin?
Bestalde, irudi eta gorputz geometriko batek hainbat kokapen izan ditzake, nahiz eta elementu geometriko beraren adierazpena izan. Irudiek hainbat eta hainbat transformazio izan ditzakete, haien propietate geometrikoak eta metrikoak aldatu gabe. Beste transformazio batzuek, aldiz, forma mantenduz, neurria aldatzen dute. Horiek oso baliagarriak dira eguneroko bizitzan. Izan ere, izugarri laguntzen dute errealitatearen irudikapenean, horrelakoak dira eremuak adierazteko baliatzen ditugun mapak, planek eta eskalan egindako edozein irudikapen.
Arestian aipatutako alderdiak geometriak aztertzen ditu, eta hori izango da, hain zuzen ere, unitate honetako langai nagusia. Geometrian aritzeak izugarri laguntzen du ingurunea ulertzen, eta hori ezinbestekoa da gizakion garapenean. Geometriaren lanketaren bidez, ikasleak hobeto ulertuko du bere ingurune hurbila eta, poliki-poliki, errealitatearen eredu mental gero eta konplexuagoak egiteko gai izango da eta abstrakzio-mailan aurrera egingo du.
Unitate honetan, espazio lau baten banaketaren antolamendua eta adierazpena dira ikasketaren ardatza. Horrez gain, espazio horiek ondo ulertzeko, hainbat forma eta propietate geometriko landu behar ditu ikasleak. Eta, nola ez, haiek neurtu egin behar ditu; izan ere, neurtzea antzinako zibilizazioetatik hasi eta gaur egun arte egunero egiten dugun ekintza da.
Banaketak egiteko,behar-beharrezkoa da zatikiekin aritzea. Ondorioz, unitate honetan, zatikien arteko eragiketak egoki egiten ikasiko dute ikasleek. Era berean, espazio lauaren antolaketarako irudi lauen ezaugarrien ezagutza nahi eta nahi ezkoa da. Zer elementu bereizgarri dituzte irudi lauek? Zertan dira antzekoak eta desberdinak paralelogramoak eta trapezioak? Nola neurtzen da irudi GEOMETRIAbaten perimetroa eta azalera? Zer gertatzen da irudi lau bat biratzen dudanean? Eta, simetrikoa irudikatzen dudanean? Zer da berdina, eta zer desberdina?
Argi ikusten da unitatearen ardatzetako bat aritmetika dela, izan ere, ikasleak hainbat eta hainbat eragiketa egin beharko ditu edozein erabaki hartu aurretik. Bigarrena geometria eta neurria da. Baina, badago hirugarren bat ere, hots, geometria baliatuz magnitudeen arteko erlazio proportzionalak aztertzea eta horiek baliatzea datu berriak lortzeko. Hori guztia da hirugarren unitate hau eraikitzeko garaian kontuan hartu dena.


Gai hauek landuko ditugu:

Geometria eta neurria
·         Angelu motak anplitudearen arabera
·         Poligonoak: elementuak, sailkapena eta nomenklatura
*         Triangeluak eta laukiak: elementuak eta sailkapena
·         Zirkunferentzia eta bere elementuak
·         Planoko mugimenduak
*         Isometria: translazioa, simetria eta biraketa
*         Antzekotasuna: eskala
*         Geogebra
·         Irudi lauen neurria
*         Magnitudeak: perimetroa eta azalera
*         Unitateak
Funtzioak
·         Proportzionaltasuna: proportzioa eta unitatea
Informazioaren ulermena
·         Analisia
*         Irudi lauen adierazpen grafikoak behatuz, haien elementu bereizgarriak eta ezaugarri esanguratsuak identifikatzea
*         Irudi lauen adierazpen grafikoen eta ezaugarrien artean erlazioak ezartzea
*         Irudi lauak behatuz, planoko mugimenduak identifikatzea
Informazioaren adierazpena
·         Hizkuntza matematikoa
*         Informazio geometrikoa adierazteko termino egokiak hautatzea
*         Adierazteko notazio matematiko egokia hautatzea (sinboloak)
·         Adierazpen-teknika: geogebra
*         Puntu, zuzen eta bestelako irudi lauak marraztea
*         Marraztutako elementuen tituluak erakustea, ezkutatzea eta aldatzea
*         Tituluen formatua aldatzea
Prozedura algoritmikoen erabilera
·         Irudi lauen perimetroa eta azalera kalkulatzea
*         Neurria dagokion magnitudearekin eta unitatearekin erlazionatzea
*         Irudi lauen neurri esanguratsuak identifikatzea eta perimetroa eta azalera kalkulatzeko formula egokia hautatzea
*         Neurria kalkulatzea
·         Erlazio proportzionaletan emandako hiru datuetatik abiatuta, laugarrena kalkulatzea
Problemen ebazpena
·         Irudi lauen perimetroekin eta azalerekin eta proportzionaltasunarekin erlazionatutako problemak ebaztea
*         Problemak ebazteko jarraibideak
§  Analisia
§  Planifikazioa
§  Ekintza matematikoa gauzatzea
§  Emaitzak baloratzea eta adieraztea

2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

MATEMATIKA DBH 1 2.Unitatea

Bigarren unitatearen izenburua hauxe da:  BATZUETAN URRI,BESTEETAN UGARI

Erabakiak hartzea gizakiok eguneroko bizitzan etengabe egiten dugun ekintza da. Biziraupena eta erabakiak hartzea eskutik doaz; horregatik, erabaki horiek ezin dira edozein modutan hartu, izan ere, horrek ustekabeko ondoriok ekar ditzake. Jardun horretan datuak behar dira, datuek ematen baitiote erabakiari behar duen zilegitasuna. Hori horrela izanik, datuz inguratuta bizi gara. Batetik eta bestetik datu andana ikaragarriak jasotzen ditugu, datuak dira edozein informazio sinesgarri bihurtzeko tresnak eta haiek gabe ezin aurrera egin. Datuak jasotzen ditugu eguneroko jardunean, irratia entzun, egunkaria irakurri edo telebista ikusten dugunean, eta, baita ere, gizarteko partaide gisa erakundeetan parte hartzen dugunean.

                         

Hauek landuko ditugu:


Estatistika
·         Maiztasun-erlazioetako elementuak:
*   Biztanleria eta lagina
*   Ezaugarri motak. Kualitatiboak eta kuantitatiboak
*   Laginketa eta laginketa motak
·         Informazioa eskuratzeko tresnak: galdetegia
·         Informazio estatistikoa adierazteko tresna: fitxa teknikoa eta kalkulu-orria
·         Maiztasuna:
*   Absolutua eta erlatiboa
*   Maiztasunaren adierazpen baliokideak: hamartarra eta ehunekoa
*   Maiztasun-taulak: sinpleak eta taldekatuak
·         Adierazpen grafikoak
*   Osagaiak: izenburua,  magnitudeak, ardatzak, eskala eta unitateak
*   Motak: barra-diagrama, sektore-diagrama eta histograma
Funtzioak eta grafikoak
·         Joerak
·         Aldakuntzak: balio maximoak eta minimoak

2014(e)ko urriaren 19(a), igandea

MATEMATIKA DBH 1 1.Unitatea

Lenenengo unitateraen izenburua hauxe da:  GAUZA OROK DU BERE NEURRIA

Ikasturte berriarekin, unitate berriak! Hauxe dugu ikasturtean landuko ditugun hiru unitateetatik lehenengoa.
Matematikak baditu izaera bereziko hainbat elementu. Horiek dira, hain zuzen ere, eguneroko bizitzan zenbatzeko, ordenatzeko, neurtzeko edo izendatzeko erabiltzen ditugun adierazpenak. Lagun apartak dira, ez Gaituzte inoiz bakarrik utziko, edonon Gaudela ere han izango ditugu. Gainera, errealitatearen adierazle bikainak dira. Batzuetan letraz idatzita ikusiko ditugu, besteetan ikur bereziz. Hitzak ez bezala, hauek berdinak dira Gasteizen, Maulen, Oslon edo Berlinen. Zer ote dira?


Hauek landuko ditugu:  
Zenbaki motak :
Ordena-erlazioa. Hurbilketa eta errorea: biribilketa. Zatia adierazteko era baliokideak: hamartarra, zatikia eta ehunekoa.
Eragiketak,sinpleak eta konposatuak
Ekonomiarekin zerikusia duten tresnak: Faktura. Aurrekontua. Igoerak eta beherapenak. Kalkulu-orria

Neurria. Neurketa: magnitudeak eta unitateak. Sistema metriko hamartarra: luzera,masa eta edukiera.Sistema hirurogeitarra: denbora.