Ikasturtean egin beharrekoak
Lehen unitatean ezagunak zaizkizuen mapetan, irudikatze motak erliebea, klima eta biomak landuko dituzue. Horiek lantzeko, mapak eta klimogramak interpretatzen eta irudikatzen ikasiko duzue, aplikazio digitalak erabiliz, gaur egun gehienok erabiltzen ditugun aplikazio berak erabiliz, Google Maps-ak, besteak beste.
Bigarren unitatean,historiako edukiak landuko ditugun lehena izango da. Historia landuko dugu, Historiaurrea eta Antzinaroa. Unitate honetan, gizarte, ekonomia eta kultura-arloan oinarrituko gara.
Prozedura aldetik, historian murgiltzean, iturrien analisia izango da garrantzitsua, horietatik informazioa nola lortu, alegia. Era berean, mapa historikoak izango ditugu aztergai, horien interpretazioa bereziki, baina, honetan, aurreko unitateko mapsen ezaguerak aprobetxatuz, mapa historikoak eraikiko ditugu. Arloko beste prozedura nagusi bat ere landuko dugu, denbora-lerroak.
Hirugarren unitatean, aginte moduak eta eskubideak izango ditugu kontzeptu nagusiak; Historiaurreko eta Antzinaroko aginte moduak, baina baita gaur egungoak ere,hortik hasiko baitugu unitatea. Aurreko unitatean denbora-lerro digitalak egiten ikasiko duzue eta, oraingoan,frisoak egiteko eskatuko dizuet,hau da,denbora-lerroen multzoak.
Gizarte etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gizarte etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2014(e)ko urriaren 19(a), igandea
2013(e)ko uztailaren 4(a), osteguna
Ongi etorri!!!
Ongi etorri Elgoibar Ikastolako DBH 1A ko blog-era!!!
Etiketak:
Bizitzarako Matematika Tailerra,
Euskara,
Frantsesa,
Gizarte,
Gorputz Hezkuntza,
Hiritartasuna,
Hizkuntza Tailerra,
Informatika,
Ingelera,
Matematika,
Musika,
Natur,
Plastika,
Teknologia
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)