2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

GORPUTZ HEZKUNTZA PROGRAMAZIOA
DBH 1ean

Hauek izango dira ikasturte honetan landuko diren unitateak 

1.- JOLASAK

Erresistentzia lantzeko jolasak
Abiadura lantzeko jolasak
Indarra lantzeko jolasak 
Malgutasuna lantzeko jolasak

2. HERRI KIROLAK

Lokotx bilketa
Soka tira
Txinga proba  

3.- ESKU PILOTA

Esku pilotaren oinarriak
Esku pilotaren sorrera, joko arauak eta espazioa

4.- ARETO FUTBOLA

*  Areto futbolaren oinarriak
Areto futbolaren sorrera
Eduki teoriko praktikoak ( arauak , teknikak...)
Joko espazioaren deskribapena

5.- LERROKAKO PATINAIA

Lerrokako patinaiaren oinarriak
Materialaren deskribapena
Irristaketa teknikak
Patinaiaren sorrera

2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

Euskara Dbh 1. maila

Ikasiaz bat, beste hainbat ekintza gauzatuko ditugu ikasturte honetan, besteak beste...


  • Lehengo unitatean, Euskal Herriko beste ikastetxe bateko adinkideekin elkartrukea egingo da posta elektronikoa erabiliz. Proeiktu honek lagun berri bat egiteko aukera emango die gure ikasleei, hizkuntza baliabideez gain (galdera eta erantzunetan modu egokian aritzea, deskribapenak egiten jakitea...) giza trebetasunak ere probatuz. Elkarrekin bizi(hi)tza etiketa gure gela beste ikastetxe horietara hedatzeko asmoz sortu dugu, lehen kontaktu gisa.

  • Bigarren unitatea barneko kontuekin etorriko da gehiago. Sentimenduen inbentario bat egitea eskatuko digu, horretarako eguneroko baten idazketan murgildu beharko direlarik gure ikasleak. Sentimenduak idazteko deskubritu egin behar ordea. Ez da nahikoa izena jartzearekin: sentimenduok zer diren eta nola bizi ditugun arretaz aztertzeko gonbita luzatzen digu unitate honek. Eguneroko oso espezialak atera daitezke... ezin erakutsi blogean, ordea, eremu pribatukoak baitira...!

  • Hirugarrenik, kazetari bihurtuko ditugu ikasleak. Zaharrak berri unitatean, tradiziotik datozen kontu eta ohiturak gaurkotzea eta horien gaineko erreportaia egitea eskatuko diegu. Taldeka aritu beharko dira, guztion artean aldizkari bat sortuko badute. Hemen ez dute aitzakiarik izango beraien lanak blogean erakusteko...

Hasteko, ikus dezagun aurten irakur daitezkeen liburu batzuen zerrenda bat:



Ez ahaztu hauxe izango dela erabiliko dugun irakurketa-fitxa:


2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala

Nere herriko esapidiak



Taldekideak:  Gelakideak
HAUTATUTAKO ABESTIA:     Amets bat

a) Zergatik hautatu duzue?
Aspaldi ikasi genuen kanta delako..
b) Nork abesten du?
Alaitz eta Maiderrek abesten duten kanta da.
c) Zer kontatzen du?
Mundu berri bat amesten du. Maitasuna lortuko dugula ere bai.


d) Entzun duzuenean, zer sentsazio edo sentimendu eragin dizue?
Alaitasuna, elkarrekin abesten dugunean batez ere.
e) Zer garaitakoa da?
1997 urtekoa da.


Taldekideak:  Nora R, Nora P, MIiren R, Adrian R
HAUTATUTAKO ABESTIA:Negua joan da ta-Zea Mays


a) Zergatik hautatu duzue?
Polita delako hautatu dugu.
b) Nork abesten du?
Zea Mays taldeak besten du.
c) Zer kontatzen du?
Negua joan dela kontatzen du. Eta horrekin batera hotza, sentimendu txarrak, beldurrak...

d) Entzun duzuenean, zer sentsazio edo sentimendu eragin dizue?
Zirrara berezi bat eragin dgu.
e) Zer garaitakoa da?
2012 urtekoa da.



Taldekideak:  Gelakideak
HAUTATUTAKO ABESTIA:     Musikaren doinua


a) Zergatik hautatu duzue?
Asko gustatzen zaigulako hautatu dugu.
b) Nork abesten du?
En tol sarmiento-taldeak abesten du.
c) Zer kontatzen du?
Musikaren doinuak dena alaitzen eta aldatzen duela, edozein momentutan.


d) Entzun duzuenean, zer sentsazio edo sentimendu eragin dizue?
Poztasuna eta alaitasuna sentitzen dugu.
e) Zer garaitakoa da?
2012 urtekoa da.